XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ihes egiten du; otsoak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu, morroiari ez baitzaio axolarik ardiengatik.

Ni naiz artzaiona; ezagutzen ditut nire ardiak, eta neureek ezagutzen naute Ni; Aitak Ni ezagutzen nauen bezala, eta berdin Nik Aita; gainera nire bizia ematen dut Nik ardiengatik.

Baditut, artegi honetakoak ez diren beste ardi batzuk; haiek ere erakarri beharrak dauzkat; adituko dute nire ahotsa, eta artalde bakarra izango da, eta artzai bakarra.

Jarraibide eman dizuet

Bazko-jai aurrean, ikusi zuen Jesusek etorri zitzaiola mundu honetatik bere Aitarengana joateko ordua, eta munduan zeuden beretarrak maite izanik, azkeneraino maitatu zituen.

Afaltzen ari ziren.

Ordurako etsaiak buruan sartua zion Simon Iskarioteren seme Judasi Jesusen saldukeria egitea.

Jesusek jakinik Aitak gauza guztiak eskura eman zizkiola, Jaungoikoarengandik zetorrela eta Jaungoikoarengana zihoala, jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, eskuzapi bat harturik, bere gerrian lotu zuen; gero ontzi bat urez bete, eta ikasleei oinak garbitzen hasi zitzaien, eta gerrian zeukan eskuzapiaz lehortzen.

Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion:

- Jauna, Zuk niri oinak garbitu?